Hazkundea

30.459 euroko 'per capita' errenta daukate Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak

Nafarroako BPGa biztanleko 28.682 eurokoa da, INEk ezagutzera eman duenez.

xabier martin
2016ko martxoaren 30a
12:10
Entzun

Espainiako Estatistika Institutuak dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina %3,1 hazi dela 2015. urtean. Nafarroako hazkundea BPGaren %2,9ko igoeran utzi du. Halaber, barne produktu gordinaren biztanle bakoitzeko datuak ere eman ditu, per capita errenta alegia, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 30.459 euroan zehaztu du. Nafarroako biztanle bakoitzaren aberastasuna 28.682 eurokoa da, INEk dioenez.

Eustatek aurreko hilean Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako emandako hazkunde datuarekin ez dator bat INErena. Eustatek %2,8an utzi zuen EAErako hazkundea, behin-behineko datuan, hori bai. Kontua da metodologia desberdinak erabiltzen dituztela erakunde biek, eta biak onartzen dituela Eurostatek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.