33 urteko kamioilari bat hil da Arrasaten, lau metroko maldatik erorita

Lesakako Echeveste enpresan, 50 urteko langile bat larri zauritu da, bi hodi gainera jausita

Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Kamilioilari bat hil zen atzo eguerdian lan istripuz. Arrasateko saihesbidean gertatu zen ezbeharra, GI-627 errepidean, Bergararako bidean. Argitzeko dauden arrazoiengatik ibilgailua errepidetik atera eta lau metro inguruko altuerako maldan behera erori zen. Hildakoak 33 urte zituen eta Barakaldokoa zen.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, iristeko zaila den leku batera jauzi zen ibilgailua. Harrapatuta geratu zen gidaria, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten. Larrizaurituta eraman zuten Eskualdeko Ospitalera, eta han hil zen, arratsaldean.

Nafarroan ere izan zen beste lan istripu bat. Lesakako Echeveste Hermanos enpresako A.E.A. 50 urteko langilea laurri zauritu zen, bi hodik azpian harrapatu ostean.Irungo ospitalera eraman zuten. Momentu batean konortea ere galdu zuen zauriengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.