Enpresen hazkundea

408 enpresa sortu dira Hego Euskal Herrian, urtarrilean, eta 269, galdu

Enpresa gehiago galdu dira (%9), sortu baino (%2,7).

Berria.info
2014ko martxoaren 11
17:03
Entzun

Nafarroan sortu diren enpresen kopuru txikiak erabat baldintzatu du Euskal Herrian urtarrilean sortu eta desagertzen diren enpresen emaitza. %36 gutxitu da enpresa berrien zenbakia Nafarroan urtarrilean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta eragin du enpresa berriak Hegoaldeko lau lurraldeetan %2,7 baino ez handitzea. Guztira, 408 enpresa sortu dira urteko lehen hilabetean, INE Espainiako institutuak emandako datuen arabera. Iazko urtarrilean, 397 izan ziren.

Galdu, berriz, 269 enpresa galdu dira, iazko urtarrilean baino gehiago (245). Beraz, %9 enpresa gehiago galdu dira. INEk dio Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egon den enpresen sorkuntza oso handia izan dela. Haiek sortzeko, 9,5 milioi euro baliatu dituzte jabeek. Horrez gain, Hiru lurralde horietako 193 konpainiak kapitala handitu dute, 1.033 milioi euroko balioarekin. Bakarrik 36 enpresak gutxitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.