Datozen bi urteetan 45.000 milioi euro aurrezteko plana onartu du Italiako Gobernuak: 20.000 milioi datorren urtean eta 25.000 milioi 2013an. Hala, 2013an bertan lortu nahi du aurrekontuen egonkortasuna. Azken asteotako gorabeherek behartu dute herrialdea helburu hori urtebete aurreratzera.
Berlusconik proposatutako neurrietako bat gastu politikoak gutxitzea da. 8.500 milioi gutxiago emango zaizkie ministerioei. Udal eta eskualde erakundeek ere 9.000 milioi gutxiago jasoko dituzte hurrengo bi urteetan.«Elkartasunezko zerga» jartzea da neurrietako beste bat, 90.000 eurotik gorako errentak dituztenentzat. Horrez gain, pribatizazioak bultzatuko ditu gobernuak.
45.000 milioi aurrezteko plana onartu du Italiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu