Ekonomia

454 milloi euroko isuna JPMorgan Chasentzat

Washingtonek epaitegira eraman zuen AEBetako inbertsio banku handiena, gutxieneko baldintzak betetzen ez zituzten maileguak eman zituelako hamarkada batez. 

xabier martin
2014ko otsailaren 5a
11:09
Entzun

FHA etxebizitza administrazio federaleko eta VA beteranoen kontuetarako sailaren estandarrak gainditu gabe maileguak eman eta eman aritu zen hamarkada luze batez JPMorgan Chase & Co AEBetan. Washingtonek epaitegira eraman zuen AEBetako inbertsio banku handiena, (aktiboei begira) gutxieneko baldintzak betetzen ez zituzten mailegu horiek eragindako zuloa agintaritza federalak estali behar izan zuelako. Epaiketa hasi aurretik, ordea, Justizia Sailak eta bankuak akordioa egin dute, orain egun batzuk zenbait hedabidek argitaratu zuten moduan. JPMorgan Chasek 614 milloi dolar (454 milioi euro) ordainduko dizkio administrazioari.

"Enpresaren aurrerapauso bat da maileguekin lotutako arazo historikoak atzean uzteko", esan du bankuak. Arazoak pluralean aipatu ditu; izan ere, orain itxitako akordioak zabalik dauzkan auzien artean bat baino ez delako. Auzi horiek kudeatzen gastatzen ari den diru kopuruak galerak ekarri zizkion 2013ko hirugarren hiruhilekoan, 9.000 milioi dolarrenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.