485.000 euro CCOO, UGT eta patronalarentzat
IRUÑEA. ELAk eta LABek jakinarazi dute UGTk, CCOOk eta patronalak euren artean banatu dituztela Nafarroako Lan Arriskuen Prebentziorako Fundaziotik eratorritako 485.110 euro. «Eskandalu hutsa da garatuko omen diren zenbait ekinbide finantzatzeko dirua horrela banatzea». Laneko osasunaren ondoan «zenbait erakunderen finantzaketa lehenestea» gaitzetsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu