AEB

541.800 milioi dolarrekoa da kontu korronte bidezko defizita

Erredakzioa
BILBO
2004ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Ameriketako Estatu Batuek inoizko kontu korronte bidezko defizit handiena pilatu zuten joan den urtean: 541.800 milioi dolar. 2002an baino %12,7 gehiago. Kontu korronte bidezko defizitak zera neurtzen du: kontsumitzaileek atzerrian erositako ondasunak eta zerbitzuak ordaintzeko maileguan eskatutako dirua, eta estatubatuarrek eurek finantzatu ezin ditzaketen inbertsioen kostua.

AEBetako Merkataritza Sailak jakinarazi du egungo joera bere hartan mantenduz gero, egunero 1.500 milioi dolar erakarri beharko dituztela defizit horri aurre egiteko.Bestalde, Merkataritza Sailak azaldu du 2004ko urtarrilean %0,4 igo zirela enpresen salmentak. Enpresen hornigaiak %0,1 handitu ziren urteko lehen hilean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.