Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak lan eskaintza publikoko azterketak egin dituzte gaur Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 5.500 irakaslek. 1.559 irakasle leku daude jokoan.
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Barakaldon (Bizkaia), BECen egin ditu azterketak. 3.973 pertsonari eman diete azterketa egiteko aukera. 1.100 dira aukeran dauden lekuak. Horietako 33 ezintasun fisikoren bat dutenentzat daude gordeta.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Musika, Ingelesa, Hezkuntza Berezia (Pedagogia terapeutikoa), Heziketa Fisikoa eta Hezkuntza Berezia (Entzumena eta Lengoaia) izan dira gaurko azterketetan jokoan izan diren irakaskuntza atalak.
Nafarroan Iruñean, Navarro Viloslada institutuan egin dituzte lan eskaintza publikoko azterketak. Atzo hasi ziren azterketak. 2.600 lagun aurkeztu dira oposizioetara, baina iaz egin zuten oposizioetan erdiak ere ez ziren aurkeztu. Guztira, Haur eta Lehen Hezkuntzako 449 irakasle leku izango dira jokoan. Uztail guztian izango dira azterketak.
Argazkian, Barakaldoko irudia (Argazki Press).
Lana
5.500 lagun azterketa egiten lana topatzeko
Lan eskaintza publikoko azterketak egin dituzte gaur Barakaldon eta Iruñean. 1.559 irakasle leku dituzte jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu