65 orduko lanaldiari buruz hitz egingo dute ministroek
BRUSELA. EBko Lan ministroek lanaldia 65 ordura luzatzeko eztabaidari berriz ekingo diote ostiralean. Abenduan Europako Legebiltzarrak atzera bota zuen proposamena, eta ministroek aldaketak egin beharko dizkiote legeari. Enpresa eta langilearen arteko akordio bidez 48 orduko muga gainditzea posible egiten duen puntuak sortu du eztabaida gehien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu