Lan merkatua

700 autonomo gutxiago daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

2013. urtea 173.155 langile autonomorekin itxi dute hiru lurralde horiek, aurreko urtean baino %0,4 gutxiago. Euskadiko UATAE autonomoen elkarteak dio datua "bereziki txarra" dela.

xabier martin
2014ko urtarrilaren 7a
11:56
Entzun

Eraikuntzan, garraioan eta industrian autonomo asko galdu dira euskal lurralde guztietan azken urteetan, eta 2013a ere galeraren bidetik joan da, Euskadiko UATAE elkarteak emandako datuen arabera. Zazpiehun langile autonomo gutxiago zeuden Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2013an 2012an baino. 173.155 zenba daitezke hiru lurralde horietan Gizarte Segurantzan izena emanda. Abenduak, gainera, hobetu egin du urteko datua hein batean, azken hilean 299 pertsona gehiagok eman baitute izena Gizarte Segurantzan autonomoen erregimenaren barruan, aurreko hilean baino %0,2 gehiago.

Maria Jose Landaburu UATAEko idazkari nagusiaren ustez, "datua bereziki txarra da, Espainian oro har gora ari baita autonomoen zenbakia". Araba, Bizkai eta Gipuzkoan bere inguruan baino askoz gutxiago hazten ari da autonomoen zenbakia. Arabak 202 langile autonomo gutixagorekin bukatu du urtea; Gipuzkoak, 248 gutxiagorekin; eta Bizkaiak, 242 gutxiagorekin.

"Eraikuntzan, garraioan eta industrian gertatzen ari den autonomoen galera ez da ari zerbitzuetan sortzen direnekin orekatzen, eta beste hainbat lekutan bai. Hori txarra da euskal ekonomiarentzat", dio Landaburuk. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio autonomoen bi arazo nagusiak konpontzeko, finantzaketa gabezia eta ekonomiaren pizkunde ahula.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.