Petrolioa

72 dolarreko muga gainditu du lehen aldiz Brent upelak

Azken asteetako joerak ez du etenik: petrolioak garestitzen jarraitzen du. Gaur 72 dolarreko marka hautsi du Europan erreferentzia den Brent upelak; zehazki, 72,20 dolarreko prezioa iritsi du. Era berean LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen upelak ere marka berria ezarri du: 65, 02 dolarretan saldu da. Aurreneko aldiz gainditu du 65 dolarreko muga.

2006ko apirilaren 18a
10:29
Entzun
Arazo geopolitikoei, eta, zehazki, Iranen eta Mendebaldearen arteko auzi nuklearrari egozten diote adituek petrolioaren gorakada.

Azken egunetan marka guztiak hausten ari dira petrolio merkatuetan: arestian aipatu bezala, Brent upelak aurreneko aldiz gainditu du 72 dolarreko muga. LPEEren upela ere lehen aldiz sald da 65 dolarretik gora. Gainera, azken upel hori 1,20 dolar garestitu da egun batetik bestera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.