80 langile kaleratzeko espedientea proposatu du Nervacerok

Guztira 420 langile ditu siderurgia enpresak, eta aurrez beste bi dosier aurkeztu ditu; ELAk gaitzetsi egin du neurria

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Trapagarango (Bizkaia) Nervacero enpresak 420 langile ditu. ELAk jakitera eman duenez, horietatik 80 kaleratzeko espedientea proposatu zuen zuzendaritzak atzo. Sindikatua ez dago ados neurriarekin, eta babesa erakutsi die langileei.

Kataluniako Celsa taldearena da enpresa, eta siderurgian aritzen da. Sektoreko ordezkariek emandako datuen arabera, iaz 600.000 kiloko ekoizpena eduki zuen; krisiaren aurretik tona baten bueltan ibiltzen zen. Azken bi urteetan beste bi espediente ere aurkeztu ditu enpresak. Aurrena 2009an jarri zen indarrean eta iazko irailean zen amaitzekoa. Epea bete baino lehen eskatu zuen luzapena zuzendaritzak, eta Lan Sailak onartu egin zion, aldaketa batzuekin.

Hala, aurtengo ekainaren 30era bitartean altzairu fabrika 54 egun ixteko baimena du, eta xaflatze planta, 28 egun. Sindikatuek hainbat protesta egin zituzten bigarren espedientearen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.