80 milioiko zerga iruzurra azaleratu dute Araban
GASTEIZ. Zerga iruzurra atzemateko jarduerei esker, 80 milioi euro azaleratu ditu Arabako Ogasunak, iaz baino 32 milioi euro gehiago. Horietatik 54,7 milioi zerga zuzenetan egindako iruzurrari dagozkio: 14,8 sozietate zergari; 34,4 Araban bizi ez direnen errenta zergari; eta 5,3 pertsona fisikoen errentaren zergari. Beste 26 milioi balio erantsiaren zergan egindako iruzurrari dagozkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu