85 dolarretik gora salerosi dira petrolio upelak
DONOSTIA. AEBetako ekonomia indarra hartzen ari dela uste dute merkatuek, zerbitzuen jarduera igo egin delako eta martxoan 162.000 enplegu sortu zirelako. Baikortasun horrek bultzatuta, petrolioak 2008ko urriaz geroztiko prezio handiena lortu zuen atzo. Brent upela 85 dolarretik gora salerosi zen, eta 86 dolar baino gehiago behar ziren West Texas motakoa erosteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu