Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak enplegua erregulatzeko 88 dosier tramitatu ditu urrian, aurreko hilean baino %69 gehiago, baina iazko hil berean baino %44 gutxiago. Urriko 88 dosierretatik 60 lehenagoko baten jarraipena izan ziren, eta 1.152 langileri eragin zieten.
Enplegua eteteko dosierrak 51 izan da; lanaldia murriztekoak, 35; eta kontratua haustekoak, bi. Eteteko erregulazioek 1.234 langileri eragin diete, iazko hil berean baino %14 gehiagori; lanaldia murrizteko dosierrek, 204 langileri (-%49); eta kaleratzeko dosierrek, 36ri (-%60).
Lehen sektorean ez da erregulazio dosierrik egon, baina 11.160 langileri eragiten dieten 1.002 dosier daude indarrean gaur egun Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; horietatik 787 (%78) aurreko baten jarraipena dira. Gehien kaltetutako eskualdeak Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostia aldea dira.