Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren arabera hemendik aurrera armadoreek antxoaren kanpainaren etenaldiagatik diru laguntzak eskatzeko duten denbora tartea 90 egunekoa izango da. Orain artean, etenaldi bakoitza amaitzen zenetik 30 egun zituzten aipatutako laguntzak eskatzeko.
Bestetik, uztailaren batean hasita hiru hilabetez Bizkaiko Golkoan antxoaren arrantza debekatu zuen Europako Batzordeak. Epe hori beste hiru hilabetez luzatu edo ez erabakiko du abuztuan.
EBk eta Espainiako Gobernuak emango dituzten diru laguntzak guztira 8,8 milioi eurokoak izango dira. Zehazki, 45 euro jaso ditzazkete armadoreek, arrantzuntzi bakoitzak erregistratzen duen pisu gordinaren arabera.
arrantza
90 egunekoa da antxoaren etenaldiagatik diru laguntzak eskatu behar dituztenen epea
Antxoaren kanpainaren etenaldiagatik diru laguntzak eskatzeko epea etenaldi bakoitza amaitzen denetik 90 egunetara luzatuko da aurrerantzean, Espainiako Aldizkari Ofizialak (BOE) adierazi duenez. Orain artean armadoreek 30 eguneko epea zuten eskakizunak aurkezteko, baina araudia aldatu egin du Espainiako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu