Langabezia

965 langabe gehiago martxoan, Hego Euskal Herrian

Araban eta Nafarroan jaitsi egin da enplegurik gabe daudenen kopurua; Gipuzkoan eta Bizkaian, ordea, igo. Guztira 181.878 dira langabeak.

2010eko apirilaren 6a
10:15
Entzun
Hego Euskal Herrian otsailarekin alderatuta 965 lagun gehiago zeuden lanik gabe martxoaren bukaeran, Espainiako Lan Ministerioak gaur emandako datuen arabera. Langabeziaren bilakaeran aldea dago, ordea, probintziatik probintziara. Izan ere, Araban (-110) eta Nafarroan (-17) jaitsi egin da zertxobait. Aldiz, Bizkaian (876) eta Gipuzkoan (216) igo egin da.

Iazko datuekin alderatuz, berriz, 22.477 lagun gehiago daude orain enplegurik gabe. Lau herrialdeetan igo da kopurua.

Datuak

Araba. Martxo bukaeran 20.444 langabe (otsailetik -110, iazko martxotik +2.202).

Bizkaia. Martxo bukaeran 76.002 langabe (otsailetik +876, iazko martxotik +9.501).

Gipuzkoa. Martxo bukaeran 41.679 langabe (otsailetik +216, iazko martxotik +5.332).

Nafarroa. Martxo bukaeran 43.753 langabe (otsailetik -17, iazko martxotik +5.442).

Hego Euskal Herria. Martxo bukaeran 181.878 langabe (otsailetik +965, iazko martxotik +22.477).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.