Ekonomia

Abeltzainek “prezioen behatoki” bat eskatu diote administrazioari Bilbon eta Iruñean

=iSOS abeltzaintza, desagertzen bagara, denok galtzen dugu=i lelopean abeltzaintzak bizi duen krisi larria salatu dute, EHNEk deitutako manifestazioan.

2008ko maiatzaren 9a
14:06
Entzun
Abeltzantzak bizi duen krisi larria salatzeko ehundaka abeltzain eta nekazari irten dira gaur Iruñeko eta Bilboko kaleetara. Ekoizleei geroz eta gutxiago ordaindu eta kontsumitzaileei geroz eta gehiago kobratzen zaiela adierazi dute abeltzainek, eta horretarako "prezio duinak” eskatu dituzte. “Prezioen behatoki” bat ere eskatu diote administrazioari horren guztiaren kontrola eramateko.

EHNE sindikatuak deitu du manifestazioa, eta SOS abeltzaintza, desagertzen bagara, denok galtzen dugu lelopean irten dira, Bilbon Moyua plazatik, eta Iruñean autobus geltokitik.

“Produktuen etiketazio argia” izan da abeltzainek administrazioari eginiko beste eskaeretako bat. Horren bidez, kontsumitzaileak produktuak non eta nola ekoiztu diren jakin ahal izango du, eta baita ekoizleek, eraldatzaileek eta saltzaileek zenbat kobratu duten ere. Bestetik, inportazioei Euskal Herriko produktuei egiten zaizkien kontrol berdinak egitea, eta elikadura arloan enpresa handientzako mesederako baino ez diren politika neoliberalak albo batera uztea eskatu dute.

Maiatzaren 20an beste protesta batzuk egingo dituzte Europako Batasunako nekazaritza ministroek egun horretan erabakiko baitute aurrera begirako nekazaritza politika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.