Langabezia

Abuztutik 2.156 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian

Nafarroan ez beste lurralde guztietan gora egin du langabeziak. Ordea, iazko abuztuan baino 12.852 langabe gutxiago daude.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuen bulegoak, Iruñean. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2017ko irailaren 4a
07:26
Entzun

Abuztuak datu txarrak utzi ditu Hego Euskal Herrian, lan arloari dagokionez. Espainiako Gobernuak emandako datuen arabera, gora egin du langabeziak Hego Euskal Herriko lau lurraldetatik hirutan. Soilik Nafarroan jaitsi da langabe kopurua: abuztutik 182 langabe gutxiago daude han. Aldiz, Gipuzkoan 977 gehiago dira lan kontraturik gabe daudenak, Bizkaian 840 gehiago, eta Araban 521. Orotara, beraz, 169.161 langabe daude Hego Euskal Herrian abuztuaz geroztik.

Iazko urtearekin alderatuta, berriz, behera egin du langabe kopuruak lurralde guztietan. Langabezia tasak Gipuzkoan izan du jaitsiera handiena, %9,44koa.

Datuak:

Araba: 21.716 langabe. Uztailarekiko: 521 (%2,46). Iazko abuztuarekiko: -1.744 (%-7,43).

Bizkaia: 76.374 langabe. Uztailarekiko: 840 (%1,11. Iazko abuztuarekiko: -4.500 (%-5,56).

Gipuzkoa: 35.120 langabe. Uztailarekiko: 977 (%2,86). Iazko abuztuarekiko: -3.660 (%-9,44).

Nafarroa: 35.951 langabe. Uztailarekiko: -182 (%-0,50). Iazko abuztuarekiko: -2.948 (%-7,58).

Hego Euskal Herria: 169.161 langabe. Uztailarekiko: 2.156. Iazko abuztuarekiko: -12.852.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.