LAN GATAZKA

ACBko langileek bilera egingo dute bihar, "hurrengo neurriak" adosteko

Langileen batzordeak enpresaren zuzendaritzarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bildu nahi du. Beharginek elkarretaratzea egin dute Jaurlaritzaren egoitza aurrean, Bilbon.

ACBko langileen protesta Jaurlaritzaren egoitza aurrean, Bilbon. MIGUEL TOñA / EFE
2016ko otsailaren 8a
07:56
Entzun

Sestaoko plantan egingo dute bilera, ostegunean hasitako lan eten mugagabearen ondoren hartuko dituzten neurriez hitz egiteko. Langile batzordeak Arcelor Mittaleko zuzendaritzarekin batzartu nahi du, lan etenaldi horrek zein ondorio dituen neurtu eta "irtenbideak bilatzeko".

Jaurlaritzarekin ere egin nahi dute bilera, eta gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren atarian elkartu dira ordubetez, Enpleguaren defentsan lelopean. Bertan egin dute protesta "Labe Garaiak ixtea erabaki zenean, Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua parte garrantzitsua izan zirelako ACB eraikitzeko erabakian". Lantegia ixtearen aurkako mezuak oihukatu dituzte elkarretaratzean.

Gaur egun 335 lagunek egiten dute lan Sestaoko ACBn. Bizkaiko Labe Garaien oinordekoa da Sestaoko lantegia, baina hura baino modernoagoa eta askoz txikiagoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.