Kaleratzeekin batera, hainbat kontraturen eteteak ere biltzen ditu erregulazioak, aerosorgailuen eta palen lantegietan ekoizpenean geldialdiak egitea aurreikusten baitute.
Txetxu Rodriguez CCOOko ordezkariak azaldu duenez, oraindik ez diete jakinarazi zein lantegitan izango duen eragina dosierrak. Accionak lantegiak ditu Barasoainen, Irunberrin, Sarrigurenen, Mutiloagoitin, Zangozan, Caparroson, Tuteran, Eguesibarren eta Erandion.
LABek lanpostuei eusteko deia egin du. Ohar baten bidez azaldu du "beste enpresa asko bezala", Acciona Energia "lan erreformaz baliatzen" ari dela "kaleratzeak inposatzeko" eta "lan baldintzak prekarizatzeko".