Adegik eta Arabak zerga politika bateratuaren alde egin dute

Javier de Andresek onartu du «aldaketa txikiak» baino ez dituela egin nahi zerga politikan

jakes goikoetxea
Donostia
2011ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Adegirentzat «arduragabekeria», «kaltegarria» eta «oso larria» da Gipuzkoako Foru Aldundia zerga politikaren erreforma bakarrik egiteko prest egotea, Arabako eta Bizkaiko foru aldundiekin hitzartu gabe.

Bi eragozpen nagusi aipatu zituen Eduardo Zubiaurre Adegiko presidenteak, atzo: alde batetik, Gipuzkoako enpresek lehiakortasuna galduko dutela; bestetik, Gipuzkoak hitzartu gabeko zergekin bildutako diruaren erdia gainerako administrazioetara joango dela, Ekarpen Legearen bidez.

Adegirentzat, gutxieneko baldintza da hiru foru aldundiek zerga politika bateratua izatea. Hortik aurrera, Alemaniaren pareko zerga eredua planteatu du, enpresei mesede egiteko eta Europan lehiatzeko. Zerga politika «lehiakortasunerako tresna» da Zubiaurrerentzat.

Adegi ez da izan Gipuzkoako Foru Aldundiari jarrera aldatzeko eskatu dion bakarra. Javier de Andres Arabako diputatu nagusia ere bai. «Protagonismoari» uko egiteko eskatu dio. Gipuzkoak eta Jaurlaritzak erreforma atzeratzen saiatzea leporatu diote Arabari eta Bizkaiari. De Andresek atzo onartu zuen «aldaketa txikiak» baino ez dituztela egin nahi zerga politikan.

ELAk ez, ELAk administrazioei esan die zerga eredua goitik behera aldatu behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.