Patronala

Adegik "hiru lurraldeen harmonizazio fiskala" eskatu du

Pello Gibelalde Gipuzkoa patronaleko buruak Fortuna handien zerga lehenbailehen baliogabetu dezaten nahi du.

Adegiren batzarra, aurreko astean. GORKA ESTRADA, EFE
xabier martin
2015eko ekainaren 11
22:05
Entzun

"Inbertsio gehiago" eta "egonkortasun gehiego" eskatu die Adegiko presidente Pello Gibelaldek Gipuzkoa gobernatuko dutenei, "enpresak sortzea sustatzeko, aldeko testuinguru batean". Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Adegiko buruak Gipuzkoan indarrean den Fortuna handien zerga lehenbailehen baliogabetzeko eskatu du, era berean, eta EH Bilduren Foru Gobernuak bultzatutako zerga hori desageratzea harmonizazio fiskalarekin lotu du.

Gibelaldek Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren arteko harmonizazio fiskala "modu argian" galdegin du. "Ez llitzateke ulergarria hiru lurraldeen arteko desberdintasun fiskalek bere horretan jarraitzea". Gipuzkoako agintari berriek "inbertsio gehiago" egin behar dutela uste du, "enpresa gehiago sortzeko eta horrekin batera enplegu gehiago sortzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.