Adierazpen gutxi

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Maitasun adierazpenak, sobera baino gehiago, falta izan ohi dira inguruotan. Giro nahasia sumatzen zen Wall Streeten datu makroekonomikoen irakurketan, hain txarrak ere izan ez ziren arren. Ibex-35 (-%0,84) oheratu ostean berpiztu ziren hango indizeak. Hamar akziok gora eta 25ek behera egin zuten Ibex-eko tropelean. Bi banku handienek %1,7na pasa galdu zutenez eta Edurnezurik %0,47, jakina zen ehiztariek ez zutela maitasun adierazpenik egiteko gogo handirik. Gamesa, Iberia, Ferrovial eta Telecinco %1na pasa igo ziren, baina 1.874 milioiren salerosketatik, 960 inguru mugitu zituzten blue chip-en hirukoteak. Atzerritik ikusita, betaurreko zorrotzak nabari dira: Grezia eta Espainia gorri, euroa 1,37 dolarren bueltan eta Eurostoxx-50 (-%0,5) ere gure indizeak baino askoz hobeto ez. Gordailuen errentagarritasuna handitu ahala, burtsak erakargarritasuna galdu beharko luke. Eta Erreserba Federalaren aldetik ezusteren bat egon omen litekela ere zabaldu zen.



Santanderrek (-%1,73) mila milioiren zazpi urterako zorra jaulki zuen atzo bere hipoteka onenen bermearekin. Epe horretako euriborraren gainetik %0,75 ordain dezan eskatu diote zor horren erosleek. Hipotekak garestituko diren seinale?



Espainiako Bankuaren datuen arabera, bere menpeko finantza erakundeen berankortasuna %5,3ra iritsi zen urtarrilean; 1996ko maiatzetik izandako maila gorenera. Berezko baliabideen zenbateko minimoa %8 izan ohi denez, zertaz kezkatua badago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.