Administrazioa jo dute lan istripuen erantzule
GASTEIZ. Asteartean Gasteizen izandako lan istripua salatu zuten atzo ELA eta LABeko ordezkariek. Administrazioa jo dute egoeraren erantzuletzat. Babes ofizialeko etxe batzuen eraikuntzan gertatu zen ezbeharra. «Administrazioak, patronal gisa jokatzen duenean, haren politika neoliberal berberak jarraitzen ditu, ahalik eta gehien ekoitzi nahi dute denbora gutxian», azaldu dute. Langile bat hil eta beste bat zauritu ziren ezbeharrean, 14 metroko alturatik jausita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu