Ekonomia

Adolfo Muñozek dio LABek ez duela Bildu kritikatzen, eta horrek ere banatzen dituela

ELAko idazkari nagusiak uste du "derrigorrezkoa" beharko lukeela ELA eta LAB elkarrekin egiten ari diren baino gehiago egitea, "baina analisi desberdinak" dituzte aspaldi honetan.

xabier martin
2013ko azaroaren 20a
14:07
Entzun

ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek Bildu Gipuzkoan egiten ari den kudeaketa sartu du osagai gisa bere sindikatuak LABekin aspalditik duen desadostasuna azaltzeko. EAJk, PSEk eta PPk egin duten zerga sistemari buruzko kudeaketa "tamalgarria" izan dela esan du Muñozek, baina alde txikia duela Bilduk Gipuzkoan egin duenarekin; "eta horretaz ezin da hitz egin LABekin", esan du Euskadi Irratian.

Muñozek onartu du lan erreformak ekarri duen egoeran erronkari aurre egiteko "analisi desberdinak" egin dituztela sindikatu biek, eta orain ezin dela plazaratu "bien artean jarrera tinko bat". "Derrigorrezkoa" beharko luke akordio horrek, Muñozen esanetan, eta erantsi du LABi "proposamen sendo bat" egin diotela, baina negoziazio kolektiboaren inguruan dituzten estrategia desberdintasunak sakonak dira.

"Hori arazo bat da" ELA eta LABen arteko akordioak lortzeko, eta bestea politika da. ELAk ez du begi onez ikusten LABek Bildurekin duen jarrera. Gipuzkoan egiten ari den kudeaketari ere kriitika egin behar zaiola dio Muñozek, baina LAB ez dela horretan sartzen, eta horrek are gehiago banatzen dituela.

Fagor

Fagor Etxetresnen inguruan, ELAren iritzi "kritikoa" jakinarazi du, "Fagorri buruzko erabakia ez duelako Fagorrek hartu, MCCk baizik". Mondragon taldeari bilera bat eskatu diotela esan du, eta ez dutela erantzunik jaso. Onartu du Fagor Etxetresnen barruan ez dutela ordezkaritza sindikalik, baina Fagorrenak diren beste enpresa batzuetan badutela. "Ezin da ulertu Fagorren gertatu dena Mondragonen erabakirik gabe".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.