800.000 milioiak bi zatitan banatuko dira. 600.000 milioi dolar ( 460.000 milioi euro) aktibo hipotekarioak erosteko erabiliko dira. Horietatik 100.000 milioi Fannie Mae, Freddie Mac eta Federal Home Loan Banksi obligazio zuzenak erosteko izango dira eta 500.000 milioi Fannie Mae,Freddie Mac eta Ginnie Maeren aktibo hipotekarioak eskuratzeko. Gainerako200.000 milioiekin herritar eta enpresa txikiei maileguak erraztea nahi da; autoak, ikasketak edo kreditu txartelak finantzatzeko balio dutenak, esaterako.
Henry Paulson AEBetako Altxorreko idazkariaren arabera, mailegu eskuragarririk ez egoteak kontsumitzaileen gastua murriztea dakar, eta horrek ekonomia ahultzen du. Urrian, esaterako, salerosketak asko jaitsi zirela azaldu du.
Herritarrek etxebizitzak erosteko dirua izatea da AEBen lehentasuna orain. «Ezer ez da hipoteken finantzaketa eskuragarri egotea bezain garrantzitsua», adierazi du Paulsonek. Kontsumoa bizkortzeko hartu ohi den neurri nagusietako bat interes tasak jaistea izaten da. AEBek, ordea, azken hilabeteotan maiz egin dute hori, eta dagoeneko ez dute diruaren prezioa gehiago jaisteko aukera handirik. %1ean daude interesak gaur egun. Beraz, sisteman dirua sartzearen alde egin behar izan du herrialdeak. «Kontsumorako kredituak ematen dituztenei likidezia emanez gero, erakunde gehiagok izango dute maileguak emateko aukera».
AEBek aurrez ere krisiari aurre egiteko hainbat neurri hartu badituzte ere, haien emaitzak ez direla nahi bezain onak izan aitortu du Altxorreko idazkariak. «AEBetako finantza sistema ez da behar bezain ongi funtzionatzen ari», esan zuen atzo egindako agerraldian.
Ezer ez da hipoteken finantzaketa eskuragarri egotea bezain garrantzitsua»
«AEBetako finantza sistema ez dabehar bezain ongi funtzionatzen ari»
henry paulson
AEBetako Altxorreko idazkaria
AEBetako BPG%0,5 jaitsi da aurtengo hirugarren hiruhilekoan
Erreserba Federalak ekonomia suspertzeko hartutako neurri berriak iragarri eta ordu gutxira jakin zenAEBetako Barne ProduktuGordina %0,5 jaitsi dela urteko hirugarren hiruhilekoan.2001. urteko hirugarren hiruhilekotik izandako daturik okerrena da hori, orduan %1,4 jaitsi baitzen.Inor ez du ezustean harrapatujaitsierak; hala ere, espero baino handiagoa izan da. %0,3koa izango zela iragarri zuten. Herritarren kontsumoa gutxitu izanak eta etxebizitzetan gutxiago inbertitzeak eragin dute nagusiki BPGren jaitsiera.Hain zuzen, azken28 urteetako jaitsierarik handiena izan du herritarren kontsumoak ekainetik irailera bitartean.