AEBentzat, aurrerapausoa da, baina ez nahikoa

2011ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Bruselako akordioa ona dela esan du Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak. «Aurrerapausoa dirudi, eta hori ona da», Jay Carney bozeramailearen arabera. Hala ere, ez du oso balorazio baikorra egin. Gainera, Europako agintariei eskatu die behin betiko irtenbideak onar ditzatela krisitik ateratzeko, «oraindik, jakina, gehiago egin behar baitute». Timothy Geithner AEBetako Altxorreko idazkaria Europan izan da aste honetan, Europako agintariak estutzen.

Carneyk «suhesia» nahi du, ondorioak AEBetara ez zabaltzeko eta laguntza behar duten herrialdeei laguntzeko. AEBetako Gobernuarentzat, «krisia europarra da, eta irtenbideak ere hala izan behar du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.