ZERGA AMILDEGIA

AEBetako aberatsei zergak igoko dizkiete

AEBetako Senatuak onartu du urtean 400.000 dolarretik gora irabazten dutenei errenta zerga %35etik %39,6ra igotzea. Hortik beherakoei George Bushen garaian indarrean jarritako zerga murrizketak ezarriko zaizkie hurrengo urteotan ere.

Berria.info
2013ko urtarrilaren 1a
19:23
Entzun

Senatuaren botoaren ondoren, gaur izango da Ordezkarien Ganberaren txanda. Eguerdian da biltzekoa (arratsaldeko seiak Euskal Herrian) Joe Biden lehendakariordeak eta Mitch McConnell Senatuko errepublikanoen buruak lortutako akordioa eztabaidatu eta bozkatzeko. Ordezkarien Ganbera errepublikanoek kontrolatzen dute, eta gehiengoa dira ezein zergak igoeraren aurkakoak. 

Ordezkarien Ganberak akordioa onartuko balu, AEBek iskin egingo diote zerga amildegiari. Izen hori jaso du urtarrilaren 1ean automatikoki indarrean jartzekoak zirelako 600.000 milioi dolarreko zerga igoerak eta gastu publikoaren murrizketak. Ekonomiatik diru hori kentzeak atzeraldi handia ekarriko lukeelaka uste zuten aditu guztiek. Arazoa, ordea, hilabete batzuk atzeratu dute, hainbat gastu murrizketak eta zorraren gehienezko mugaren gaiak konpondu gabe jarraitzen dutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.