AEBetako langabezia tasa %9,8ra iritsi da irailean
WASHINGTON. Azken 26 urteotako langabezia daturik txarrenak izan dituzte AEBetan, irailean. 263.000 lagun geratu dira lanik gabe, eta langabezian da biztanleria aktiboaren %9,8. Eraikuntza sektoreak galdu du lanposturik gehien. Eta manufaktura sektoreak, hurrena. 2007ko abenduan atzeraldian sartu zenetik, 7,6 milioi lagunek galdu dute lana, eta, egun, orotara, 15,1 milioi lagun daude lanik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu