MERKATARITZA BALANTZA
AEBetako merkataritza defizita %19,1 hazi da ekainean, petrolioagatik
Ameriketako Estatu Batuetako merkataritza defizitak marka berria ezarri zuen ekainean: inportazioen eta esportazioen arteko aldea 55.800 milioi dolarrera iritsi zen, aurreko hilean baino %19,1 gehiago. Azken bost urteotako igoerarik handiena da eta ustekabean hartu ditu adituak, gehienez jota 46.900 milioiko desoreka espero baitzuten. Petrolioaren prezioaren igoerak inportazioak %3,3 handitu ditu, eta aldi berean, esportazioak %4,3 gutxitu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu