Aenak luzatu egin du pribatizazio prozesua
MADRIL. Bartzelonako El Prat eta Madrilgo Barajas aireportuen kudeaketan interesatuta dauden enpresek hiru hilabete gehiago izango dituzte berez eskaintzak aurkezteko. Juan Lema Aenako presidenteak berak jakinarazi du epea urtarrilaren 31ra arte luzatzeko eskatuko diola Administrazio Kontseiluari. Lemaren arabera, enpresek arazoak dituzte finantzaketa lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu