Agiririk gabeko etorkinak kontratatzen dituzten enpresaburuak zigortuko ditu Europako Batasunak (EB). Hala erabaki du gaur Europako Legebiltzarrak, kasu horietarako arauak onartuta.
Batasuneko 27 estatuek bi urteko epea izango dute lege berria ezartzeko. Zigorren artean isun arinak (langilea bere herrira itzularazteko gastuak) eta gogorragoak daude, bost urtez laguntza publikoak jasotzeko debekua, esaterako.
Hala, EBtik kanpoko langileek agiriak behar den bezala dituztela frogatu beharko dute enpresaburuek, eta agintariei jakinarazi beharko diete haiek kontratatu dituztela.
Agiri ofizialik gabeko langileak kontratatzen dituztenentzako zigor ezberdinak aurreikusi dituzte, larritasunaren araberakoak. Isun arinen artean, langilea bere herrira itzularazteko gastuak ordaintzea dago. Gogorragorik ere izango da, bost urtez laguntza publikoak jasotzeko debekua, adibidez.
Kasu larrienetan zigor penalak ere aurreikusi dituzte: enpresaburuak aurretik ere horrelako zerbait egin baldin badu, agiri ofizialik gabeko langile asko kontratatzen baditu, etorkinak ustiatzen baditu, lana egiten duen etorkina gizakien trafikoaren biktima bada... eta, halaber, enpresaburuak hori guzia baldin badaki edota langilea adin txikikoa baldin bada.
Era berean, etorkinari lana eman diona azpikontrata batekoa den kasurako, kontratatzaile nagusia eta bitartekariak ere arduradunak izango dira, eta haien inplikazioa erabatekoa izango da azpikontratak agiri ofizialik gabeko langilea kontratatu zuela bazekitela frogatzen bada.
Adituen kalkuluen arabera, EBko 27 estatu kideetan lau eta zortzi milioi inguru agiri ofizialik gabeko etorkin daude egun.
Ekonomia
Agiri ofizialik gabeko etorkinak kontratatzen dituzten enpresaburuak zigortuko ditu Europako Batasunak
Batasuneko 27 estatuek bi urteko epea izango dute lege berria ezartzeko. Zigorren artean isun arinak (langilea bere herrira itzularazteko gastuak) eta gogorragoak daude, bost urtez laguntza publikoak jasotzeko debekua, adibidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu