Zerga politika

Ahalik eta adostasun handiena eskatu du Bilbaok zerga erreformarako

Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du zerga sisteman aldaketa sakonak egin behar direla, baina baztertu egin du etxebizitza maileguaren kenkaria kentzea gaur egun hori jasotzen dutenei. Urkullu lehendakariak gaur hartu du hura.

Berria.info
2013ko urtarrilaren 28a
16:38
Entzun

Joan den astean Martin Garitanorekin eta Javier de Andresekin bildu ostean, gaur elkartu da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Bilbaorekin. Hiru ahaldun nagusiek bat egin dute bilketak handitu egin behar duela eta horretarako derrigorrezkoa dela erreforma bat. Aldundiek kudeatzen dituzten zerga guztiak daude eztabaidagai.

Mahai gainean dagoen proposamenetako bat da zerga kenkarien txikitzea, bai sozietate zergan enpresek jasotzen dituztenak, baita herritarrek errenta zergan jasotzen dituztenak ere. Azken horien artean bi dira nagusi: BGAE edo pentsio osagarriak izateagatik eskuratzen dena eta etxebizitza erosteko mailegua izateagatik jasotzen dena. Azken hori gaur egun eskuratzen dutenei kentzea baztertu egin du Bilbaok. 

 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.