Sindikalgintza eredua, protesta ereduak, Angel Toñaren izendapena, Hobetuz... arnas luzeko gogoetak nahiz gaurkotasuneko gaiak jorratu ditu Ainhoa Etxaide LAB sindikatu idazkari nagusiak BERRIAk eginiko elkarrizketan. Honakoak dira, aurrerapen gisa, Etxaidek esandako batzuk:
- "Toñak badu alde on bat, lan munduan gertatu dena zuzenean ikusi duela, arazoak eta zailtasunak zeintzuk diren oso argi dituela".
- "Erreformaren kontra lau sindikatuek egin genuen grebak ekarri zuen negoziazio prozesu bat (...). Norbaitek uste du negoziazio prozesu bat egongo zela grebarik egin izan ez bagenu?"
- "Guretzat totema ez da soldatak mantentzea eta igotzea, gure totema da aberastasuna banatzea lantokian eta soldata duinak ziurtatzea".