Aire-garraioa

Air Francek eta KLMk bat egingo dute, eta Europako hegazkin konpainia handiena eratuko dute

Air France hegazkin konpaina frantziarrak eta KLM holandarrak bat egiteko asmoa dutela iragarri dute gaur. Bategitea gauzatzen denean, Europako aire-garraioko enpresarik handiena izango da, Erresuma Batuko British Airwaysi eta Alemaniako Lufthansari aurrea hartuz.

2003ko irailaren 30a
14:15
Entzun
Hitzarmena erabat ixteko, oraindik koska batzuk konpontzeko daudela jakinarazi dute Air Francek eta KLMk, baina, nolanahi ere, "hurrengo asteetan" bategitea gauzatzeko asmoa dutela. Elkarrekin atera dutenprentsa agiri baten bidez egin dute iragarpena.

Enpresa berriaren izena Air France-KLM izango da, eta konpaina bakoitzak "bere nortasuna" gorduko du. Akzio trukaketa eskaintza baten bidez gauzatuko da bi enpresen bategitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.