Aire kontrolatzaileek lanuzteak egingo dituzte
MADRIL. Espainiako Sustapen Ministerioarekin eta AENArekin duten lan gatazkaren harira, greba egitea erabaki du Espainiako aire kontrolatzaileen elkarteak. Hamar langiletik bederatzik bozkatu zuten atzo lanuzteen alde. Legeak ezarritako epeak betetze aldera, greba hilaren 15etik aurrera egin beharko dute. 18an edo 20an izan daitekeela aurreratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu