Aizkorakada

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Herri kirolek asteburuan aizkorakada latza jaso dute Mendizabalen heriotzarekin, eta, Eurogunearentzat ere, Greziaren gainekoak Damoklesen ezpata baino, geroz eta gehiago dirudi aizkora. Greziak zazpi urterako 5.000 milioiren zor jaulkipena egin zuen atzo: bada, Espainiari %0,61eko gainsaria exijitzen dioten tokian, %3,1koa ordaindu behar izan zuen; bihotzekoak baino, patrikakoak jota egon liteke Mediterraneoko herrialdea. Giro nahasi horrekin, burtsako apustutarako egunik onena ez zen izan: aldakortasuna nagusi, 1.460 milioiren salerosketa baino ez Ibex-35eko (+%0,18) akzioetan, eta kotizazioetan aldaketa txikiak: %2na pasa igo ziren, beste inor baino gehiago, erregulatutako sektoreetako Enagas eta Red Electrica. Inbertsio bankuen aldeko iritziak jaso dituzte. Eurostoxx-50 (+%0,22) indizean Frantziako GDF Suez igo zen gehien, %1,66. %0,95na galduz, aldiz, Abengoa eta Telecinco izan ziren akzio kolpatuenak.



Citigroup. AEBetako Altxorrak Citigroup (-%3,5) taldean dituen 7.700 milioi akzioak aurten saldu nahi ditu -bankuaren %27-. Laguntza gisa jasotako 45.000 milioi dolarretatik 20.000 abenduan itzuli zituen munduko banku handiena izandakoak, eta, partaidetza horrek 33.000 milioiren balioa izan dezake egungo merkatu prezioan. Horrenbestez, bankua salbatzeaz gain, diru laguntza publikoak eta gehiago berreskuratuko lituzke Gobernuak. Iaz 21 banku txiki itxi ostean, aurtengo lehen hiruhilekoan 41en gaineko kontrola bereganatu behar izan dute AEBetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.