Akordioa egin, eta greba hautsi dute Forjas Irizarren
LAZKAO. Hilabetetik gorako lanuztearen ondoren, akordio batera iritsi dira Forjas Irizarko zuzendaritza eta langileak. Orain arte soldatak kalkulatzeko erabiltzen zuten sistema kentzeko eskatzen zuten, hil batetik bestera %30 arteko gorabeherak izan zitzaketelako nominan. Haren ordez soldata finkoa ezartzea nahi zuten. CCOOren arabera, eskatutako guztia lortu dute langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu