•Iraupena. Bost urte, 2011tik 2015era.
•Lan egutegia. 214 egunekoa, eta bi egun lan poltsarako.
•Soldata igoera. %2,5ekoa lehenengo lau urteetan eta ehun euroko gainsaria (ez da izango finkagarria); 2015ean, berriz, KPIa + %0,5eko igoera eta 250 euroko gainsaria.
•Enplegua. 2012an 400 langile inguru kontratatuko dituzte. Bi urtean 100.000 ibilgailu egin eta salduz gero, 300 langile finko egingo dituzte.
•Larunbatak. Eutsi egingo diote larunbatetan lan egiteagatik ematen duten plusari.
•Inbertsioa. 170 milioi euro Gasteizko lantegian, eta 340 milioi euro inguruko enpresetan.
•Lanaldiaren amaiera. Txanda ezingo dute ohi baino lehen amaitu hornigai falta larri edo ustekabekoa argudiatuta.
Akordioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu