Akordioa

2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Greziari, bigarren laguntza programa. Euroguneko herrialdeek hitzartu dute 109.000 milioi euroko laguntza programa ematea. Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsa erabiliko dute dirua banatzeko.

Baldintzak hobetu. Iaz EFSFk mailegatutako diruaren epea luzatuko dute: dirua 7,5 urtean itzuli beharrean, gutxienez, hamabost urteren buruan itzuli ahalko du Greziak, eta gehienez 30 urtetan. Gainera, hamar urtez zorra ordaindu gabe egoteko aukera du. Gainera, %5 ingurutik %3,5era jaitsiko zaizkio zorraren tasak. Irlandari eta Portugali ere eragiten die.

Hazkunderako plana. Europako Batzordeak Greziarekin elkarlanean arituko den lantalde bat sortu du, eta helburua da EBren egiturazko funtsak hazkundea, enplegua eta formakuntza sustatzeko erabiltzea.

Sektore pribatuaren ekarpena. Puntu polemikoena. Zor ordainketa eten baten susmo oro uxatu nahian, «borondatezkoa» izan behar duela dio. Lehen informazioen arabera, 30 banku bat datoz planarekin. Sektore pribatuaren ekarpena bonu trukeen bidez egingo da, eta 2011tik 2014ra 37.000 milioi eurokoa izango dela kalkulatzen du. Haatik, zorra berrerosita orotara epe horretarako 50.000 milioi eurokoa izango da, eta 2019ra zabalduz gero epea 106.000 milioi eurotara.

Abalak bankuei. Ekarpen horrek finantza erakundeei sor diezazkien arazoak saihesteko, 35.000 milioi euroko bermeak aurreikusten ditu planak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.