Akordioak arrisku sariak jaitsi eta burtsak igoarazi ditu

2011ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Herenegungoaren kontrakoa gertatu zen atzo burtsetan eta zor merkatuetan. Herenegun, Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak ez zituen konbentzitu, ez baitzuen iragarri EBZk herrialdeen zorra pilaka erosiko duenik. Atzo, ordea, Bruselako akordioak igoerak eragin zituen burtsetan, eta jaitsierak arrisku sarietan. Espainiaren arrisku saria — Alemaniaren hamar urterako zor bonuekiko errentagarritasun aldea— 23 puntu jaitsi zen. 400 punturen bueltan ibili zen, baina eguna 360 puntutan amaitu zuen.

Burtsetan, garrantzitsuenek igoerak izan zituzten: handiena Milangoak (%3,38) eta apalena Londreskoak (%0,83).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.