Donapaleun (Nafarroa Beherea) hogeita lau ordu iraun duen okupazioa bertan behera uztea erabaki zuten atzo ELB, FDSEA eta JA sindikatuetako laborariek, deus lortu gabe. «Egoera blokeatua da, esnetegiek ez dute inolako borondaterik, eta, beraz, erabaki dugu suprefeta, esnetegi nagusiak eta ekoizleen kolegioen kideen artean bilkura bat egitea», Xabi Lopepe ELBko sindikalistaren hitzetan. Mementoko, bilkura horren datarik ez dute.
Laborariek salatzen dutena da industrialariek esnea inportatzen segitzen dutela Ipar Euskal Herriko esne ekoizleek soberakinak dituzten arren. Okupazioa bera herenegun hasi zuten 300 laborarik, ardi esne sektorearen bilkura oztopatuz. Negoziazioek gauerdira arte iraun zuten, hortik aitzina industrialariek solasaldiak eten zituztelako. «Presiopean ez zutela negoziatuko» argudiatu zietela dio Lopepek.
Laborariei egindako azken proposamenean uztailaren 30etik goiti esnerik ez ekoiztea proposatzen zieten. Esne ekoizleak proposamen hori onartzeko prest agertu ziren baldintza batekin: industrialariek baieztatzea egun horretatik azarora gasna gordin tinkaturik ez egitera. Hori da Euskal Herrian gasna egiteko duten moldea.
Azken istripu hilgarria atzo arratsaldean bertan gertatu zen, Fagor Ederlanek Eskoriatzan (Gipuzkoa) duen lantegian. Osalanek azaldu duenez, pieza batek 56 urteko langile bat buruan jo zuen eta horren ondorioz hil zen.
Akordiorik erdietsi gabe industrialariei ateratzen utzi diete laborariek
Esne soberakinaren arazoari aterabidea aurkitzeko asmoz, suprefetarekin bilkura eginen dute laborariek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu