Akordiorik gabe ere, merezi izan duela dio Confebaskek
Asteazkenean, Confebask patronalak eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek akordiorik gabe bukatutzat eman zituzten herrialdekako lan itunak Espainiako negoziazio kolektiboaren erreformatik babesteko negoziazioak. Hala eta guztiz ere, egindakoa lorpentzat jo du Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak, bere blogean idatzitako artikulu batean. Tituluan dioen moduan—«Merezi izan duen aurrerapausoa»—, aurrerapausotzat jo du sindikatuekin mahai baten bueltan eserita lasai hitz egitea; hori bai, bakoitza berearen alde egiteko. «Eraikitzeko eta ahalegin guztiak egiteko borondatea genuen guztiok». Behintzat, «hitz egiteko gaitasunean aurreratu dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu