Arrantza

'Albacan' Bermeoko ontziak piraten erasoa jasan eta ihes egitea lortu du

Kenyako itsasertzetik 350 miliara ziren, eta erasotzaileek granada batez itsasontzia jotzea lortu dute. Nolanahi ere, ez da inor zauritu. Bermeoko (Bizkaia) Albacora enpresa armadorearena da atunontzia.

2010eko martxoaren 4a
11:17
Entzun
Indiako Ozeanon atun arrantzan zebilen Albacan Bermeoko ontziak piraten erasoa jasan du gaur goizean, Albacora enpresa armadoreak jakinarazi duenez. Euskal Herrian goizeko zortziak inguru zirela eraso diete piratek: tiroketa izan da, eta, halaber, granada batekin ontzia jotzea lortu dute erasotzaileek. Hala ere, inor ez da zauritu eta ihes egitea lortu dute.

Albacan-eko iturriek azpimarratu dute, dagoeneko ohiko lanetan ari dela Albacan-eko eskifaia. Indiako Ozeanoan dabiltzan Euskal Herriko beste hainbat arrantzontzik bezala segurtasun zaindariak dituzte Albacan-en piratei aurre egiteko.

Kenyako itsasertzetik 350 miliara zeuden erasoa jasan dutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.