aurrekontuak

"Aldaketa soziala nahi bada, politika fiskala aldatu behar da"

ELAko idazkari nagusiak gogor kritiaktu ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren aurrekontuak. Protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean.

aitor biain
2015eko abenduaren 3a
15:42
Entzun

Aurrekontuak, eta, beraz, murrizketak Gasteizen eta Iruñean erabakitzen direla salatu du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, sindikatuak Gasteizen egin duen ordezkarien batzarrean. Muñozen hitzetan, “ez da egia” murrizketak Madrilen erabakitzen direnik. Hain zuzen, gogor kritikatu ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako gobernuaren aurrekontu proiektuak, eta fiskalitatea bigarren lerro batean utzi izana “drama bat” dela adierazi du.

ELAko idazkari nagusiak beharrezkotzat jo du politika fiskalari buruz eztabaidatzea. “Politika fiskalean eztabaida sakona behar dugu. Aldaketa soziala ezinezkoa da egungo zerga politikari eutsiz gero”. Bada, ordezkari politikoek eztabaida “eragotzi” nahi dutela salatu du. Era berean, Patronalak ere ez du eztabaidarik nahi Muñozen hitzetan, ez eta behar ere, “legea patronalaren alde” egiten delako. “Nahi duena lortzen ari da”, adierazi du.

“ELA ez da arazoa”

“ELA ez dago soilik ezezkoan zentratuta. ELA alternatibak proposatzen ari da” esan du Muñozek eta mezu zuzena igorri die Confebask eta Jaurlaritzari: “ELA ez da arazoa”. Izan ere, sindikatuak akordioak “beharrezko” dituela adierazi du.

Gainontzeko sindikatuei ere zuzendu zaie Muñoz. “Ekitaldi hau bakarrik egin dugu, nahiz eta gainontzeko sindikatuekin egin nahiko genukeen. Baina, gaurkoz, LABekin ezinezkoa da”.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.