Kontu publikoak

Aldundiek ez dute atzeratu nahi Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera

Eusko Jaurlaritza bakarrik geratzen ari da Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera hauteskundeen ondoren egiteko saioan. Bizkaiko Foru Aldundiak eskatu du bilera urriaren 15a baino lehen egitea, beranduago egiteak aurrekontuak egiteko denbora asko laburtuko lukeelako. Gipuzkoako Aldundiak ez du bilera atzeratzeko arrazoirik ikusten, eta Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak ohartarazi dio Jaurlaritzari bilera atzeratzea "legez kontrakoa" dela.

Iker Aranburu.
2012ko irailaren 18a
16:39
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kontu publikoentzat urteko bilera garrantzitsuena da urriaren erdialdera Finantzen Euskal Kontseiluak egiten duena. Izan ere, bilera horretan kalkulatu ohi dute urteko zerga bilketak nolako emaitzak izango dituen eta hurrengo urterako zein aurreikuspen dituzten. Aurreikuspen horien arabera osatzen dituzte hurrengo urteko aurrekontuak Eusko Jaurlaritzak eta hiru diputazioek. Udalentzat ere garrantzitsua da, gutxi gorabehera jakiten dutelako haiek ere zenbat diru izango duten.

Aurten, ordea, Finantzen Euskal Kontseilua hauteskunde kanpainaren erdi-erdian zen biltzekoa, eta horregatik eskatu du Jaurlaritzak hamar egunez-edo atzeratzea. Atzerapen horrek kalte handirik ez duela eragingo azaldu du gaur Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.