EKONOMIA

Aldundiek 'opor fiskalen' diruaren zati handiena berreskuratu dutela aitortu du Europako Batzordeak

Arabako zortzi enpresak jasotako 275.000 euroko laguntzak baino ez dira falta. Horrela, litekeena da diputazioek zerga sistema hori ezartzeagatik Europako Batasuna ezartzekoa zen isunaren zati bat saihestea.

2013ko irailaren 10a
11:54
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek berreskuratu egin dute opor fiskalen zerga sistemaren bidez enpresek ordaindu ez zuten diruaren zati handi bat. Zehazki, Carlos Urraca Europako Batzordearen abokatuak zehaztu duenez, Arabako zortzi enpresak jasotako 275.000 euroko laguntzak baino ez dira falta.

Diputazioek saihestu egin lezakete horrela Europako Batasuna jartzekoa zen isun nagusietako bat. "Ez litzateke isun hertsatzaile bat beharrezkoa izango", esan du Urracak. "Zigorrik ez litzatekeela egongo herriak guztia berreskuratuko balu  auzitegiak ebazpena kaleratu aurretik".

09:30ean hasi da auzi saioa Europako Batasuneko Justizia Auzitegian, Luxenburgon. Legez kanpokotzat jo zituen laguntza haiek EBk.

Gaur egindako bista horren ostean, batzordeak erabaki behar du zigorra ezarriko zaien, eta hala bada, zenbatekoa izango den kopurua. Hamabost epailek erabakiko dute. Urtebete baino gehiago luzatu liteke erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.