Alemaniak %3,8ko defizita aurreikusi du aurten

Erredakzioa
2003ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Alemaniako Finantza ministro Hans Heichelek Europako Batasunari adierazi dionez, Alemaniak espero baino defizit handiagoa izango du aurten, BPGren %3,8raino. Finantza ministroaren arabera, ekonomiaren eboluzio geldoak, lan merkatuan eduki duen eragin negatiboa erakusten du defizitaren igoerak. Hilabete batzuk atzera, Hans Heichelek aurreratu zuen Alemaniak defizit berriz ere edukiko zuela. 2003an Alemaniak %3,5eko defizita iritsiko zuela iragarri zuen uztailean.

Egonkortasun Itunak dio, herrialde bateko defizitak ezin duela BPGren %3a baino handiagoa izan. Aurreko urtean, %3,5eko defizita izan zuen Alemaniak eta honen ondorioz, Europako Batasunak isunak jartzeko prozedura ezarri zuen. Izan ere, herrialde batek bere defizita BPGren %3 baino handiago baldin badu, EBk isuna jartzen dio. Bi urtez jarraian gertatuz gero, berretsi egiten dira isunak.

Heichelen hitzetan, ezinezkoa da 2004. urtean defizita %3aren mugatik behera ezartzea. Batez ere, zenbait datuk hobekuntzarako joera dutenean. Ostera, «hazkundea bultzatzen duten indarrak» suspertzeko beharra dutela aipatu du Heichelek. Zehatz-mehatz, hurrengo urterako aurrikusitako zerga murrizketak ondo eramatea.

Zenbait aditu ekonomikoren iritziz, Alemaniak defizitaren muga berriro gaindituko du, eta aipatutako itunaren arabera, BPGren %0,5eko isuna ordaindu beharko luke. Gerhard Schroederrekustez, etorkizunean hazkundearen helburuari gehiago begiratu beharko litzaioke eta ez orain bezala egonkortasunari. >

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.