Kontinentean ekonomiaren susperraldia espero baino azkarragoa izango dela uste du Europako Batzordeak. Alemaniaren bultzadak gidatuta, urte osorako hazkunde aurreikuspenak nabarmen hobetu zituen Bruselak atzo. Hala, EB-27ko ekonomia %1,8 igoko dela iragarri du, eurogunekoa baino hamarren bat gehiago.
Aurreko iragapenak joan den maiatzean egin zituen Europako Batzordeak. Orduan batasuneko barne produktu gordina %1 igoko zela kalkulatu zuen, eta eurogunekoa, %0,9.
Zer aldatu da? Bigarren hiruhilekoan izandako emaitza indartsuek behartu dute aurreikuspen aldaketa. Esaterako, hiruhileko horretan Alemaniako ekonomia %2,2 igo zen urte hasierarekin alderatuta. Bultzada horri esker, EB osoaren igoera %1 izan zen. Europako ekonomia nagusia %3,4 haziko da, iragarpenak betetzen badira, maiatzean espero zen baino ia hiru aldiz gehiago.
Bigarren erdia, apalago
Ekonomia berriro atzeraldian sartzeko arriskurik ez du ikusten Ekonomia eta Finantza Gaieta ko komisarioak, Olli Rehnek. Dena dela, urteko bigarren erdian hazkundea moteldu egingo da, esportazioek indarra galtzea espero delako. Hain zuzen ere, hirugarren hiruhilekoan %0,5 haziko da EB-27, eta, urteko azken tartean, %0,4.
Herrialde gehienentzat antzeko joera sumatu du EBk. Espainiaren kasuan, gobernuaren datuekin aurrez aurre jarrida. Bruselaren irudiko, uztailetik irailerabitartean ekonomiak hazkunde negatiboa izangodu (-%0,1). Orain arte Espainiako Ekonomia ministro Elena Salgadok gezurtatu egin du atzera egingo dela.
2010. urtea atzeraldian amaituko duen herrialde handi bakarra izango da Espainia, gainera. Frantziarentzat %1,6ko hazkundea iragarri du EBk, Erresuma Batuarentzat %1,7koa, Herbehereentzat %1,9koa eta Italiarentzat, %1,1ekoa. Alemaniaren neurrian (%3,4) haziko da haren ekialdeko auzoa, Polonia.
Alemaniak gidatuta, Bruselak EBko hazkunde aurreikuspena igo du
Urte osoan ekonomia %1,8 igoko dela iragarri du, joan den maiatzean kalkulatu zuena ia halako bi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu